XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.3. Erronkariera 5.3.0. Normalean, eta baita Mitxelenak ere bere euskalkien sailkapenean, azentuaren arauera (ik. An. Sem. J. de Urquijo, 1972); eta lehenagotik L. Bonaparte Printzeak funtsatutako irizpideari jarraituz ere (alegia: erronkariera, gaur suntsitua (nahiz Uztarrozen oraindik pertsona zahar bakarren bat atxematea posible izan, jatorki xamar mintzatzeko gauza), Erronkariko eskualde menditsuan erabili izan den hizkera batetik, eta Zuberoaren aldekoa bestetik, gauza bera, edo bertsua bederen, dira azentuaren aldetik.

Suntsitua den euskalki bat denez, eta euskal multzoaren arauera oso desbideratua, erronkarieraren ikerketak balio eta interes zientifikoak ditu soilki; ezen, bere lekuguneaz batera berritzaile eta arkaikoa izanik, gainerako euskalkien alderdi bitxi batzu azal baititzake; aspaldiko euskal azentuaren arazoa ere hobeki paratuz agian, eta zubereraren arazo batzu argituz.

Antzinakoa eta orain dela gutxikoa kontrastatuz, baita euskalki desberdinetan dagoen orokorra ere, azentuaren mailako ortoepiaren arazoa hobeki argi daiteke.

Nolanahi ere, eta gaian barrena abiatzekotan, garbi dirudi erronkariera, azentuaren alderditik, hurbilago dagoela Hegonafarrera garaitik, zubereratik baino. (N.5.31).

Halarik ere, labur xamar mintzatuko gara; bai erronkarierazko azentuari buruz dauden dokumendu fidagarrien urritasunarengatik (Mitxelena eta K. Izaguirre, funtsean, Bonapartez kanpo; nahiz kontutan hartuko Estornes Lasa eta Koldo Artola-ren ekarpenak); eta bai erabilia ez den euskalki baten interes pragmatiko mugatuarengatik.

5.3.1. Izen- ardatza duten unitatean, mugagabe soilaren] nominatiboa da azentu-moldearen oinarria.

Mitxelenak berak argi-eta-garbi idatzia duenez, mugagabearen izana beste euskalkietan baino biziago atxeki da han (Zuberoan bezala).

Hots, mugagabe soil hori, markatua ez izatekotan, paroxitono agertzen da. Adibidez: úrte zíkin egúzki utúrri.

Eskuineko koda zein nahi den, beraz.

Singularrean eta] pluralean (honetan zubereratik urrunduz), azentua ez da aldatzen: .

Azentua azkarra da, oso (jadanik esana dugunez); eta, goranzko diptongoak gerta daitezkeenez, paroxitonia nagusi.

Ikus ditzagun aldakuntza fonologiko batzu.

/a/-z amaitzen diren lexemen kasuan, azentu-aldaketa bat gertatzen da, eta eskuin alderako lerraketa; bokale-laburketaz oxitonia gertatzen delarik (honetan zubereraz bezalaxe). Adibidez: .